"Txakoliñaren txinparta" bisitatu nahiko zenuke?
We quote a taylor-made travel for you
Katraponako pasabidean barrena Salbadore Deunaren elizaren azpitik igaro eta Getariako moilara hurbiltzen zarenean, mendez mende itsasoratu direnen ametsak eta haien zain geratzen zirenen sentipenak etorriko zaizkizu gogora. Kantauri Itsaso harroak eman dio nortasuna Getariari. Nortasun horren erakusgarri da 1476 inguruan munduari lehen bira eman zion Juan Sebastian Elcano entzutetsua. Marinel horren ospea berdintzen ari da, ordea, txakolina, Euskal Herriko ardorik ezagunenetakoa, jatorrizko deiturako ardorik zaharrena. Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura 1989an sortu zen eta, gaur egun, 31 upeltegi eta 150 mahastizain ditu. Orotara 402 mahasti hektarea lantzen dituzte eta horien %91 kostaldean daude. Mahastizainen, ekintzaileen eta administrazioen lankidetzari esker du Getariako Txakolinak gaur duen ospe eta tamaina, izan ere, XX. mendeko 80ko hamarraldian 21 mahasti hektarea baizik ez ziren lantzen (hiru Zarautzen eta gainerakoak Getarian).
Berezko ezaugarri duen garraztasun-puntuarekin, gaur txakolinak une gozoak bizi ditu, izan ere, eskaria gero eta handiagoa da eta ospea irabazi du munduan barrena. Baina non gozatu txakolina Getarian baino hobeto? Dastatu egindako lekuan bertan, mahastien ondoan, bertako tradizioan, bertako jakiekin lagunduta, ezaugarri organoleptiko guzti-guztiak bete-betean. Ez galdu txakolina Getarian dastatzeko aukera, ez eta hainbat plateretan osagai gisa eskaintzen duen aberastasuna ere.
Bisita gidatua + txakolina eta bertako produktuen dastaketa
Bisita gidatuak honako 3 txakolindegi artean izango da:
Akarregi Txiki: Egunero - Aurrez ordua zehaztu behar da - Gutxienez 6 pertsona
Elkano: Egunero - Ordutegia_ 12:00tan eta 17:00tan - Gutxienez 2 pertsona
Gaintza: Astelehenetik larunbatera - Ordutegia: 11:30tan - Gutxienez pertsona 1
Txakolindegian bisita gidatua
Txakoli eta bertako produktuen dastaketa
Would you like a tailor-made travel?
Tell us how would you like it