Euskal Herriaren erdigunean aurkitzen da Basque Highlands eskualdea, euskaldunok Goierri esaten dioguna; bertako naturak, betidaniko gastronomiak eta mendetako historiaren ondarea jasotzen duen kulturak harridura eragiten die egiazko Euskal Herria ezagutu nahian hona hurbiltzen diren bisitariei. Goierri, Bikaintasuneko Destino Europarra (EDEN, «European Destinations of Excellence») da 2015. urtetik, Europar Batasunak turismoaren garapen jasangarriaren alde egindako apustua nabarmentzeko emandako saria, hain zuzen ere.
19 udalerrik osatzen dute Goierri eskualdea, Beasain, Ordizia eta Lazkao izanik herri ezagunenak eta biztanlerik gehien dutenak. Donostia, Bilbo eta Vitoria-Gasteizekiko hurbiltasunak, ostatu eta jatetxeen aldetik dagoen eskaintza ezin aberatsagoak eta destinoaren egiazkotasunak, leku aproposa bilakatzen dute 3tik 5 egunera bitarteko ihesaldiak egiteko.
Gastronomia, natura eta kultura dira Goierrik dauzkan hiru erakarmen iturri nagusiak, kirolzaleak, eguneroko bizimodutik aldendu eta leku lasai batean gozatu nahi duten bikoteak eta Donostia inguruko landaguneak ezagutu nahi dituzten turistak txunditzen dituen eskualdea osatzeraino.
Gastronomia: “Idiazabal lurraldea”
Idiazabal gaztak ospe handia ekarri dio azken urteotan Basque Highlands eskualdeari. Produktu hori latxa arrazako ardien esne gordinarekin egiten da, mendetako historia duen artisautzako fabrikazio metodo bera jarraituz betiere. Idiazabal gaztak badu bere Jatorri Deitura propioa, eta sari ugari jasotzen ditu urtero ospatzen den nazioarteko Cheese World Awards lehiaketa ospetsuan.
Eskualdeak aukera paregabea eskaintzen du Idiazabal gaztaren munduan murgiltzeko, eta horretarako hainbat bisita prestatu dira artzainen mendiko txabolak, gaztandegiak edo Idiazabal gaztaren Interpretazioko eta Dastaketa Zentroa ezagutzeko, horietan guztietan gazta dastatuz eta bertako txakolinarekin, sagardoarekin, ardo zuriarekin, kaba, xanpain edo Jerez ardoekin katak eginez.
Behin Goierrira etorriz, Ordiziako merkatua ere huts egin ezin daitekeen bisita da, Euskal Herriko azokarik zaharrena eta garrantzitsuena, 1512. urtean hasi eta asteazkenero, bakar bat ere galdu gabe, egiten dena. Inguruko baserrietako ekoizleak astero-astero jaisten dira merkatu honetara, bertako produktuak saltzera. Eta bertako sukaldariek bisita gidatuak antolatzen dituzte azokara, urte-sasoi bakoitzean garaiko produktuekin osatutako errezetak proposatuz, gero show cooking moduko sukalde saioetan sukaldatzeko.
“Pasaporte Gastronomikoa” eta “Goierri Gastronomika” bezalakoak tokian tokiko ekoizleek sortutako ekimenak dira, bertako sukaldaritzaren alderdi desberdinak ezagutzera emateko: xede horrekin sagardotegi, jatetxe, gozo-denda edo gourmet dendetara bisitak antolatzen dira.
Basque Highlands eskualdeko eskaintza gastronomikoa osatzera datoz eskualdean urte osoan zehar egiten diren feria gastronomiko desberdinak eta baita Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazioko Zentroa den D´elikatuz ere.
Natura: “Basque Highlands”
Goierri eskualdea Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen artean dago kokatua. Bi parkeek Interpretazio Zentro bana daukate, Zegaman eta Ataunen kokatuak eta bertan ematen dira ezagutzera Parke Naturaletarako sarbideak eta irizpideak, eta baita bertan egin daitezkeen jarduerak besteak-beste, mendi ibilaldiak, eskalada, mendiko bizikleta, bertako bidegorrietan barrena murgildu edo paisaiaz gozatu besterik gabe Parkeak ibilgailuan zeharkatuz.
Garrantzi handiko kirol proba ugari egiten dira Goierriko Parke Naturaletan:
Mendi ibilbideak gustuko dituen jendearentzat badira bi ibilbide bikain Basque Highlands eskualdean: Gaztaren Bidea bata eta Bide berdea bestea. GR-283 edo Gaztaren Bidea, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalak zeharkatzen ditu, normalean sei etapatan egin ohi den 100 km-ko ibilbidea osatuz, eta Idiazabal gaztaren fabrikazio prozesuaren sekretu guztiak ezagutzeko modua eskaintzen du, gaztandegietan eta gazta egiteko prozesuarekin lotutako beste leku batzuetan geldialdiak eginez.
Bide berdeak, aldiz, Mutiloa eta Ormaiztegi herriak lotzen ditu, familia osoarentzat bereziki gomendagarria den 4,2 km-ko ibilbidea osatuz. Bidean umeentzako orientazio-jokoa bat dago eta Zeraingo Aizpeako meatzaritza gunea ezagutzeko aukera dago ere.
Estatuko lehenengo Trail estazioa Goierrin kokaturik dago eta ondoko Tolosaldea eskualderaino iristen da: maila guztietako ibilbideak daude mendi-korrikalarientzat seinalizatuta eta prestatuta. Zegamako herrian, zailtasun ezberdineko 3 orientazio ibilbide finko daude; familiartean egiteko jolas edo aktibitate ezin hobea da orientazioa.
Lizarrustiko Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan, Ataungo herrian, abentura parke batean goza dezakezu tirolinak, dolmenak, ferrata bide bat, kobazuloak ezagutuz.
Kultura: “Euskadiko bihotza”
Euskal Herrian kulturaren aldetik garrantzi handiko lurraldea da Goierri eskualdea. Donejakue Bideak eta Errege Bideak alderik alde zeharkatzen dute bere geografia, interesgunez josia, pertsonaia historikoei eskainitako museoek, Interes Kulturaleko Ondasuntzat aitortutako monumentuek, edo Ordizia eta Segura bezalako erdi aroko herriak erakusten duten bezala. Eskualdeko kulturaz ondo jabetzeko, hurrengo 6 lekuak bisitatzea gomendatuko genizueke:
Barruko Donejakue Bidea esaten zaiona Goierrin barrena doa, eta Errege bide bilakatuko da eskualde hau zeharkatzean: San Adriango tunelak eta Basque Highlands-eko mendiek bide osoko zatirik ikusgarrienetakoa bihurtzen dute etapa hau. Horrexegatik, 2015. urtean Gizadiaren Mundu Ondare aitortu zuen UNESCOk Iparraldeko Donejakue bidea, eta bideko mugarri, berriz, San Adriango Tunela.
Herri mailako tradizioak ere kulturaren zati garrantzitsua dira: herri-kiroletako erakustaldiak, edo baita bola jokoa ere Seguran eta Zerainen… Goierrin ondo errotuak dauden ohiturak, beste leku askotan galtzen ari badira ere. Nabarmentzeko modukoak dira Segurako Aste santua, Euskal Herriko dantza askatuko txapelketa, duela berrogei urtetik hona urrian Seguran ospatu ohi dena, eta baita eskualde osoko herri guztietako jaietan janari dastaketekin batera antolatzen diren erromeria ugariak ere. Baserri zaharrak, eliza eta eraikin bakar eta bereziak ere Basque Highlands eskualdeko kulturaren ondare garrantzitsua dira.
Datu interesgarriak
Data nabarmenak:
-Urtarrila: sagardotegiak irekitzen dira.
-Apirila: Segurako Aste Santua eta artzain eguna Ordizian.
-Maiatza: gaztaren asteburua Idiazabalen eta Zegama-Aizkorri maratoia.
-Uztaila: Ehunmillak ultratraila, G2H traila eta Marimurumendi maratoia Beasainen.
-Iraila: Euskal jaiak Ordizian.
-Urria: Idiazabal gaztaren Euskal Herriko txapelketa, Idiazabalen.
-Asteazkenero Ordizian merkatua edo azoka izaten da, 1512 urtetik datorren ohiturari jarraituz.
Informazio gehigarria:
Would you like a tailor-made travel?
Tell us how would you like it